Lanaren istorioak

Publiziztate Matxista: Emakumeak eta Estereotipoak

Erakusketako kartelak iragartzen dituzten produktuak –sega eta lixiba– agian emakumeek eginak izango ziren.

Sega, Palmera Fabrikak ekoitzia, agian emakumeek erabiliko zuten baserrian; hala ere, publizitateak gizon bat erakusten du, landa-eremuko lan-indar bakar gisa. Euskaraz honela dio: “Sega fina eta iraunkorra… Bai erraza eta iraunkorra. Bellota, segalarien maitea ”. Lixiba, Urteaga enpresan ekoitzia, “emakume garbientzat” iragartzen da. Bi kartelek publizitatean nagusi diren genero-estereotipoak agerian uzten dituzte, eta era guztietako zereginetan lan egiten zuten emakumeen errealitateari bizkarra ematen zitzaiola nabarmentzen dute.