Pospologile aitzindariak
Irungo emakume pospologileak aitzindariak izan ziren lan-eskubideen aldeko borrokan. 1903an, 30 emakume langilek protesta egin zuten lankide baten kaleratzearen aurka, eta 1920an greba esanguratsuak egin zituzten, soldata-hobekuntzak eskatzeko.
Emakume Pospologileen Sindikatua sortu zuten, Sindikatu Feminista izenez ere ezaguna, eta elkartasunarekiko eta ekintza kolektiboarekiko konpromisoa erakutsi zuten. Irunen, emakume indartsu eta borrokalariak irudikatu zituen “emakume pospologile” terminoak. Pospolo-lantegiak erronka ugariri egin zion aurre bere historian zehar, bestea beste, Hirugarren Karlistadan erre egin zuten eta Gerra Zibilaren ondoren, berreraiki egin behar izan zuten. Zailtasunak zailtasun, lanean jarraitu zuen 1990era arte. Urte horretan itxi zituen ateak. 1995ean, fabrika eraitsi egin zuten, baina tximinia zutik utzi zuten, Irungo industria-ondarearen lekuko. Orain dela gutxi, Irunek emakume pospologileen memoria gogoratu du, Eva Mena artistak egindako mural batekin. Horrela, emakume langile horiek komunitatean izan zuten garrantzi historikoa aitortu nahi izan da.