Lanaren istorioak

Oinutsik, baina Indartsu

“Gerra aurretik, arrantzaleak, arrantzaleen emazteak eta umeak oinutsik ibiltzen ziren, gehienbat. Espartinak erabiltzen zituztenean ere, elizara joateko, adibidez, eskuan eramaten zituzten hondatu ez zitezen, eta tenpluaren ateraino oinutsik joan ondoren, bertan janzten zituzten, elizara sartzeko. Eskalapoiak edo kalotxak euria egiten zuen egunetan erabiltzen zituzten emakume baserritarrek eta arrantzaleek. Barruan abarkak edo espartinak zeramatzaten.”

(Lan honetatik hartua: IRURETAGOYENA, Alpargateros, 2003/05/09-16 Egilea: Antxon Aguirre Sorondo https://www.euskonews.eus/artisautza/0209zbk/historia_es.html )