Lanaren istorioak

Txokolatea eta Ahanztura: Emakumeen isiltasuna

Juncal Elgorriagak, Elgorriaga lantegiko sortzailearen arrebak, Juncal gozotegia zuzendu zuen Irunen, Donostian eta Madrilen. Beste Juncal bat, Juncal Cuevas, Elgorriagako lantegiko bonboien arduraduna izan zen.

Gaur egun, txokolate-negozio asko emakumeek zuzentzen dituzte. Horien adibide ditugu Miriam eta Lorena Gómez, Juncal Elgorriagaren Donostiako negozioarekin jarraitu zutenak. Ekarpen handia egin duten arren, emakumeak sarritan ezabatuak izan dira txokolatearen historia ofizialetik. Azken aldiko ekimen batzuek, horien artean, Gaurko Andreak elkarteak, emakumeek Gipuzkoako txokolate-industrian egin duten lana eta ekarri duten jakintza ikusaraztea dute helburu..