Lanaren istorioak

Eskubideen Abokatuak

Abogadas (RTVE, 2024) telesailak 1960ko hamarkadatik 1980ko hamarkadara bitarteko lau gazte laboralistaren istorioa kontatzen du, Atochako sarraskira arte: Lola Gonzalez, Manuela Carmena, Paca Sauquillo eta Cristina Almeida.

Gainera, frankismoaren azken urteetan ia eskubiderik ez zuen langile-klasearen borrokan aitzindariak izan ziren hainbat epaiketa erakusten dizkigu. Kasuetako batek kontatzen du ehungintzako lantegi bateko emakume langileek esklaboen ordutegiak betetzeaz gainera, metronomo gorgarri baten erritmoan lan egin behar zutela, lankide gizonek ez bezala.