Thumbnail

Group H
Date c. 1970
Origin Donostia
Brand Calber
Source (GFA) Gipuzkoako Foru Aldundia
License Copyleft

Higienea

Garbiketako eta higiene pertsonaleko produktuen industriak historia luzea du Gipuzkoan, eta enpresa aipagarriak ditu, hala nola Calber lurrindegi higienikoa, XX. mendeko lehen hamarkadan Donostian sortua.

Calber familia-enpresa bat izan zen, eta erreferente bihurtu zen higiene pertsonaleko produktuen fabrikazioan. Hortzetako pastak, koloniak eta talko-hauts ezagunak egiten zituen. Bere produktuek izen on eta ospe handia lortu zuten, eta Errege-erreginen Etxearen hornitzaile izatera iritsi zen. Enpresaren lantegia eta laborategiak Donostian egon ziren, 1980ko hamarkadara arte.

Daturik ez badago ere, emakume askok lan egin zuten Calberren instalazioetan. Gainera, higiene pertsonaleko produktuak, besteak beste Calberrek egiten zituenak, nagusiki emakumeei zuzenduta zeuden, erosle eta kontsumitzaile gisa. Izan ere, tradizioz, emakumeak arduratzen ziren etxea zaintzeaz eta zaintza pertsonalaz, bai norberarena eta bai familiako kideena. Adibidez, talko-hautsak, Calberren produktu ezagunenetako bat, higiene pertsonalerako eta haurtxoak zaintzeko erabiltzen ziren.