
Espartzua
Landa-eremuko beste zeregin batzuetan bezala, espartzuarekin lan egitea familiako jarduera bat zen, eta hartan parte-hartze handia zuten emakumeek. Emakumeak espartzua ekoizteko prozesuaren zeregin jakin batzuetan aritzen ziren, eta bereziki garrantzitsua zen iruten egiten zuten lana. Litekeena da espartzuaren hasierako faseetako lanetan ere parte hartzea, hala nola landarea biltzen, lehortzen eta xehatzen. Era berean, emakumeek zeregin garrantzitsua izan zuten ekoizpen-jarduera tradizional horrekin lotutako ikaskuntzan eta jakiteen transmisioan. Emakumeek parte-hartze aktiboa zuten ekonomia ezkutuko edo informaleko jardueretan, nahiz eta ofizialki ekarpen hori ez aitortu. Jarduera horietako bat zen, hain zuzen ere, espartzuarekin lan egitea.