Thumbnail

Industrializazio aurreko ehungintzan artisauan erabiltzen zen makina.

Group D
Date c. 1900
Origin Azkoitia
Brand Fabrika Handia
Source (GFA) Gipuzkoako Foru Aldundia
License Copyleft

Devanadera (Harilkatzeko makina)

Emakumeek Greziako oikosetan (οἶκος) edo Erromako domusetan egiten zuten lana askotarikoa zen, eta funtsezkoa etxearen funtzionamendurako. domusaren barruan, emakumeak nagusiki ehungintzako lanez arduratzen ziren, adibidez, iruteaz, ehuntzeaz eta arropa josteaz.

Eta horrekin batera, familia zaintzen zuten, haurren, gaixoen eta familiako adinekoen arreta barne; elikagaiak prestatzen eta otorduak egite’n zituzten; etxea zaintzen zuten, etxearen garbiketa eta antolaketa barne; eta familia dirudunenetan, esklaboak gainbegiratzen zituzten. Gainera, zenbait emakumek lanbide espezializatuak zituzten, esate baterako, inudeek, edoskitzeaz eta haurtxoak zaintzeaz arduratzen zirenak; ile-apaintzaileek; eta jostunek eta brodatzaileek.

Gipuzkoako erromatarren aurkikuntzek, batez ere Oiasso ingurukoek (gaur egungo Irun), erromatarrek eskualdean presentzia esanguratsua izan zutela erakusten digute. Aurkikuntzarik nabarmenena Oiassoko terma erromatarrak dira. Eremu horretan igerileku handi bat, tenperatura desberdinetako gelak eta berokuntza-sistema sofistikatu bat aurkitu dira. Portu bat, nekropoliak eta meatzeak ere aurkitu dira. Aurkikuntza horiek adierazten digute populazio erromanizatu bat bazegoela, maila sozial eta ekonomiko handikoa. Oiasso garrantzi estrategikoko hiria zen Bizkaiko golkoan, gutxi gorabehera 15 hektareako hedadura zuen. Kristo ondorengo 70 eta 150 urteen artean izan zuen loraldirik handiena. Egitura sofistikatu horien presentziak, termenak bereziki, bertako biztanleak erromatar bizimodura egokitu zirela iradokitzen digu, eta haien higiene- eta sozializazio-ohiturak hartu zituztela. Irunen ez ezik, erromatarren aztarnak kostaldeko beste leku batzuetan ere aurkitu dira, Donostian, Zarautzen eta Getarian kasu, baita barnealdean ere, Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan. Gaur egun Gipuzkoak hartzen duen lurralde osoan antzeman daiteke, hortaz, erromatarren eragina.

Erakusketa honen izenburuak emakume langile guztiei omenaldia egin nahi die, antzinarotik hasita. Era berean, antzinako eta gaur egungo lan-tresnak lotu nahi ditu, berdintasunerako ekartzen dizkiguten erronken eta aukeren ikuspegitik. Hortik dator erakusketaren izenburua: oikos eta ezohiko hitzak lotzen ditu; lehenak “etxea”, unitate ekonomikoa, adierazten du grezieraz eta bigarrenak, “apartekoa” esan nahi du euskaraz. Ohikoa emakumeen lan produktiboa eta erreproduktiboa da, emakumeek beti funtsezko ekarpena egin baitiete ekonomiek; ezohikoa, ekarpen hori ikusezin bihurtzeko egin den ahalegina.